Galdetegia

1. Onurak eta oztopoak

Erabiltzailearen ikuspuntutik, bizikleta oso praktikoa da, baina ez da garraiobiderik eraginkorrena den-dena kontuan hartzen badugu, autoa hobea delako honakoetan: jasangarritasuna, osasuna, eraginkortasuna eta erosotasuna.

Bizikleta da mugitzeko modurik garbiena, eta horren ostean oinez ibiltzea.

Bizikletak espazio gutxiago okupatzen du, eta paisaian askoz eragin negatibo txikiagoa du.

Ekonomiari onura handiak dakarzkio: azpiegiturak sortzea eta mantentzea merkeagoa da, langileen osasunari laguntzen dio, herriko merkataritza sustatzen du eta kanpoko estatuekiko menpekotasuna txikitzen du.

Bizikletak beste garraiobideen aldean duen oztoporik handiena deserotasuna da.