Gurpila puztu behar dugun ala ez jakiteko, eserlekuan eseri eta hagunari begiratu behar diogu, ikusteko ea lurretik hurbilegi dagoen, edo bestela atzamar lodiaz estalkian noraino heltzen garen begiratu.
Balaztak ondo dauden jakiteko, palanka biak aldi berean sakatuko ditugu, eta bizikleta aurrerantz bultzatu. Mugitzen ez bada, ondo egongo da.
Aldagailua (kanbioa) honela erabiliko dugu: zenbat eta aldapa handiagoa, piñoi handiagoa, eta leku lauagoetan piñoi txikiagoak.