Galdetegia

4. Abiatu baino lehen

Garrantzitsua da abiatu baino lehen ez hartzea alkoholik edo loa nahiz bestelako efekturik eragiten duten botikarik edo substantziarik, gure buruari edo beste norbaiti kalte ez egiteko. Gainera, legez zigortzen da.

Beti aukeratuko dugu biderik azkarrena, nahiz eta bide ezezagunak izan edo bidegorririk ez duten kaleak izan.

Konponketarako kita eta ura beti eraman behar ditugu bide luzea baldin bada eta, batez ere, errepidetik edo menditik baldin bagoaz.

Ume bat eraman behar badugu, gutxienez honako hauek egiaztatuko ditugu: aulkia egonkor dagoen, kaskoa ondo jarrita daraman eta segurtasun-uhala jarrita duen.

Bizikletan joateko berdin da arropa iluna ala argia eramatea.