Autobideetan (autovĂa) ezin gara bizikletaz ibili.
Ezin dugu inoiz errei osoa hartu eta beti eskuinaldetik edo bazterbidetik joango gara.
Taldeka bagoaz, hiruko ilarak osatu ahal ditugu.
Gehienez orduko 45 km-ko abiadura dago herritik kanpo, hurrengo salbuespen bi hauekin: bidearen ezaugarriek abiadura handiagoa hartzeko aukera ematen duten zatietan eta jaitsiera luzeetan. Bi kasu hauetan abiadura hori gainditu daiteke.
Oso garrantzitsua da argien eta gure eskuen mugimenduaren bidez ibilgailuen gidariek gu ikustea.
Motordun ibilgailuek gu aurreratzeko 1,50 metroko tartea utzi behar dute baina ez dute zertan abiadura moteldu.
Errepidean gabiltzanean bira egin behar dugunean ez da gomendagarria eskuarekin seinaleztatzea, une oro esku biak eskulekuan eraman behar ditugulako.