Mendian bizikletaz ibiltzea gaur egun oso segurua da eta oso ondo seinaleztatuta egoten dira bideak. Beraz, abiatu aurretik ez dugu gauza handirik prestatu behar.
Ez da beti bizikleta egiaztatu behar irten aurretik, erabili dudan azken aldian arazorik eman ez badit.
Erritmoa kasu hauetan bizkortuko dugu: aldapan behera, animalia bat agertzean eta ibilbidearen hasieran, ez nagoelako hain nekatuta.
Mendi Txirrindularitzaren Nazioarteko Elkartearen oinarrizko arauak ezagutu eta errespetatuko ditugu.
Aldapan gora bizikleta bultzatzeko beti alde beretik egingo dugu, erosoago zaigun aldetik.
Arau guztiak ondo ezagutzen eta betetzen baditugu, federatzeak edo aseguratzeak berez ez du gauza handirako balio.