Monoziklo elektrikoa. Gurpil bakarra dauka eta oinak alde banatan kokatutako bi euskarritan jartzen ditugu. Gure orekaren bidez esker-eskumara mugituko ditugu eta, horregatik, patinete arruntetan baino gaitasun handiagoa behar da egonkortasunari eusteko. Abantaila handienak bere tamaina txikia eta edonon gordetzeko aukera dira, baita bideko zuloak igarotzerakoan duen egonkortasuna ere, gurpil handiagoa izateagatik. Ibilgailu horiek 120 kg arteko pertsonak garraia ditzakete, 15-25 km/ordukoko abidura hartu dezakete eta 25 km-rainoko autonomia dute.
Hoverboard. 20 km/ordukoko abiadurara heldu daitezke baina 15ekora heldutakoan ohartarazten digu, izan ere, zoladura egokirik ez dagoenean, abiadura handietan egonkortasunari eustea zailagoa da. Horregatik ibilgailuok kaletik ibiltzeko baino, leku itxi eta kontrolatuetan mugitzeko dira: merkataritza-gunetatik, aireportutatik…
Segway. Aurrekoaren antzekoa da baina eskulekua du eta horrek mugitzeko orduan erosotasun eta egonkortasun handiagoa ematen dizkigu. Aurreko bien antzera, txertatuta duten ordenagailuak gure gorputzaren makurtze-mailaz ohartu eta norantz mugitu nahi dugun aurreikusten du. Gaur egun gehien bat leku turistikoetan erabiltzen dituzte. Beste patinete motak baino garestiagoa da.
Skate elektrikoa. Haren erabilera ez dago oso zabalduta. Bere abantaila berez mugitzeko gaitasuna izatea da, baina euria egiten duenean ezin da erabili.