Bateria eta kargatzailea. Patinetearen osagai nagusiak dira eta horregatik bereziki zaindu behar dugu alderdi hori. Fabrikatzaileak dakarren kargatzailea erabiltzea komeni zaigu eta hura galduz gero, modelo bereko beste bat eskuratuko dugu. Ez dugu guztiz deskargatzen utzi behar, iraunkortasuna murrizten diolako. Ez badugu luzaroan erabili behar, hobe dugu bateriaren kableak askatzea edo % 60ra kargatuta uztea, gutxi gorabehera.
Gurpilak. Kamerakoak badira dagokien presioa izan behar dute. Erosten dugunean gomendatutako presioa zein den galdetuko dugu edo fabrikatzailearen jarraibideetan begiratuko dugu.
Balaztak. Pastillak desgastatzen badira adi egon eta ordeztu beharko ditugu. Aldatzeko askatu kablea manetatik (ez guztiz), eta gero pastillen tapa askatu eta kendu. Pintza presio-airez garbitu eta ez urez, ez ugertzeko.
Garbitu. Osagai elektrikoak dituenez gero, garbitu xaboi gutxi duen zapi heze batez eta gero ondo lehortu.