Neguan. Kamisetak, maillotak eta jaka termikoak euri eta haizetik babestuko gaituzte eta, behar izanez gero, zira batek. Tenperaturaren eta izerdiaren arabera kremailerak ireki eta itxi egingo ditugu.
Kulotea. Eroso joateko egokia da.
Eskularru, belaunetako eta ukondoetakoak.Hauek eraman ditzakegu,ondo babesteko.
Betaurrekoak. Adar, intsektu edo lokatzetik babesteko. Eguzkitiko betaurrekoak ere eraman ditzakegu.
Kasko integrala. Homologatua eta burua makurtzean okertzen ez dena. Aireztatzeko saretxoa badu, hobeto aireztatuko da eta freskoago egongo gara.
Txirrindularien galtzerdiak. Babak izateko aukera txikitzen dute.