Zirkulazioa. Kontrako noranzkotik joatea, bizikletetarako derrigorrezko bidea egonda hortik ez joatea, espaloitik joatea (14 urtetik gorakoek), autopistatik joatea, autobiatik baldintzak bete barik joatea, abiadura-mugak ez errespetatzea…
Alkohola eta abar. Odolean litroko 0,5 gramoko baino alkohol gehiago edo jaurtitako arnasan litroko 0,25 miligramo baino alkohol gehiagorekin edo bestelako estimulatzaileekin zirkulatzea: 500-1.000 €.
Oinezko bat harrapatzea. Hau gerta daitekeen istripu larriena da eta 10.000 € arteko isuna egon daiteke.