Autoa geldirik. Zirkulatzen ari garela, auto bat geldirik edo bestelako oztopo bat daukagu aurrez aurre eta ezkerrerantz egiten dugu. Atzetik datozenek lekua utziko digutela pentsatzen dugu eta begiratu ere ez dugu egin atzerantz ea ibilgailurik datorren edota etortzekotan ea gure maniobraz ohartu diren.
Arrisku handia egoten da. Horrelakoetan, agian ibilgailuaren gidariak moteltzeko denbora nahikorik ez duenez, ibilgailua ezkerrerantz mugitu ezin duenez ala, gu ezkerrerantz hainbeste sartuko ginela uste ez duenez, arrisku handia sortu dezakegu.