Oharra: irudia handiago ikusteko, jarri pantaila horizontalean.
Alde bietatik bultzatu. Konturatu gabe alde batetik bultzatzen dugunez, hortik egingo dugu baina, aldapa luzeetan txandakatuko dugu eta beste aldetik ere bultzatuko dugu, gorputzaren albo jakin bat gehiegi ez nekatzeko.
Pedalarekin kontuz. Pedalak gure hanka kolpatu ahal duenez, jarri pedala gure oinen mugimenduetatik kanpo.
Zelari heldu.Aldapa handia badago, esku batekin eskulekuari heltzen diogun bitartean, beste eskuarekin zelari heldu eta bizikleta pixka bat altxatuko dugu, hobeto eraman dezagun. Horrela ez dugu makurtu behar izango eta gutxiago nekatuko gara.
Koadroa altzoan. Oztopo handiak daudenean hobeto koadroari heldu eta izterrean noiz edo noiz jarrita, bizikleta altxatu eta aurreko gurpila lurretik ibiltzen utzi.
Koadroa lepoan. Guztiz altxatu behar dugunean, oztopo handiagoak daudelako: bizikleta bizkarrean, eskumarekin beherantza begira dagoen pedalari helduko diogu eta ezkerrarekin urkila.
Zutunik. Jaitsiera luze batean bizikleta zutik jaitsi dezakegu, atzeko gurpila lurretik eta aurrekoa altxatuta. Eskailera mekanikoetan eramateko ere balio du.