Bi mota. Bi mota hauek bereiztea komenigarria da, arlo askotan trataera desberdinak dutelako: pedeleketan guk pedalei eragin behar diegu, bestela ez dira ibiliko. Bizikleta elektrikoetan ordea, martxa aktibatzen badugu ibiltzen hasiko dira nahiz eta guk pedalei ez eragin. Hala ere herritar gehienek ez dute desberdintasun hau egiten eta denak bizikleta elektrikotzat hartzen dituzte bereiztu barik.
Aldeak. Pedelek bizikletek estatuan ez dute zergarik ordaintzen, ez dute asegururik behar eta bidegorrietatik ibili daitezke , hau da, ondorio guztietarako bizikleta arruntzat hartzen dira. Bizikleta elektrikoek ordea, pedalen eragina ez badute behar eta 25 km/orduko abiadura gainditzen badute, ondorio guztietarako ziklomotortzat hartzen dira.
Balaztatze-sistema. Bide Segurtasunaren Legearen arabera bizikleta hauek gelditzeko prest egon behar dute pedaleatzeari uzten diogunean eta balaztatzen dugunean. Horrez gain, ez dute utzi behar abiadura 25 km/ordukotik gora hartzea.