Egiaztatu bizikleta bai ala bai. Gurpilak, katea, balaztak, etab. Gurpilak puztuegi eramatea ez da komenigarria trakzioa galtzen dugulako, baina presio txikiegiarekin ere ez, zulatu daitezkeelako eta ibiltzeko ahalegin fisiko handiagoa egin beharko dugulako. Eta ez ahaztu tresnen kita, mugikorra ondo kargatuta, diru apur bat eta janari-edaria eramatea.
Ibilbidea. Gure egoeraren eta entrenamendu-mailaren araberakoa aukeratuko dugu, gorputza bortxatu barik. Kirola egiten ari gara, ez txapelketa bat! Lehenengo aldiz bagabiltza, aldapa leunagoko ibilbideak aukeratu, ondo ohitzeko eta, apurka-apurka, gero eta ibilbide zailagoak aukeratuko ditugu.
Ez gaitezen galdu. Mapa, gps edo track eramango dugu eta ondo seinalizatutako bide bat aukeratuko dugu, mendian galtzeko arriskua beti dagoelako.
Taldeka hobeto. Bakarrik joatea ez da komenigarria, hobeto beste batekin gutxienez. Bakarrik baldin bagoaz, mugikorra soinean eraman, istripuren bat gertatuz gero beti aldean edukitzeko. Gogoan izan larrialdietarako telefono-zenbakia: 112. Beraz, zuhurragoak izan eta kontu handiagoz ibili behar dugu. Gainera, etxean aipatuko dugu nondik ibiliko garen.
Eguraldia. Ondo aztertu eta aldagai guztiak kontuan hartuko ditugu, izan ere, mendian, euriaren edo ekaitzen eragina handia izan daiteke. Gainera, mendian eguraldia bat-batean aldatu daiteke.