Hasi aurretik.Bizikleta hartu baino lehen, berotzeko 20 bat minutu erabiliko dugu, odola giharretara joateko eta lesionatzeko aukerak gutxitzeko.
Eutsi erritmoari. Astiro hasiko dugu eta erritmoa azkartzen joango gara berotu eta indartu ahala. Ez dugu bat-batean erritmoa gehiegi bizkortu behar. Gakoa erritmoari eustean datza.
Luzaketak. Bost kilometrorik behin edo ibiltzen hasi eta gutxira gelditu eta luzaketak egin ditzakegu hanketan, besoetan, saman eta lepoan.
Erresistentzia. Entrenamendu luze eta jarraia beharko dugu erresistentzia handitzeko, kirol guztietan bezala eta, horretarako, errazak eta zailak diren tarteak txandakatu, mota desberdinetako lekuetatik ibili (basoak, arrokak…), etab.
Elkartu. Taldeka bagoaz, noiz edo noiz atzerago dabiltzanei itxaron eta taldekide guztiak elkartuko gara.
Jaistean kontuz.Edozein unetan harri handi bat, oinezkoak, animaliak… agertu daitezke eta.
Abiadura. Kontuz abiadurarekin, menditik oinezkoekin partekatzen diren ibilbideetan abiadura-mugaren bat egon daitekeelako. Adibidez Bilbon 15 km/ordukoko muga dago horrelako bideetan (Pagasarrin…).