Oinarriak. Zentzuna eta elkarrekiko errespetuari eustea, bideak eta espazioak denontzako direla kontuan hartuz.
Arauak bete. Bizikleta ibilgailu bat da eta, beraz, txirrindulariok zirkulazio-arau orokorrak bete behar ditugu.
6/2015 Legea. Arlo honetako erreferentzia nagusia da: Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legea (339/1990koa) eta berari aldaketak batu ondoren sortutako testu bateratua. Lotura: 6/2015
Aldundiaren zehaztapenak. Adibidez, bizikleta-bide motak nola bereizten diren Bizkaian: Lotura: Bizikleta-ibilbideak
Udalak. Batzuetan ordenantzetan edo mugikortasun jasangarriko planetan gai batzuk arautu dituzte: kaleen kontrako norabidean joan ahal izatea, etab.