Bidegorriak baino zerbait gehiago. Herritarrok bidegorri izenez ezagutzen baditugu ere, txirrindularientzako ibilbide mota nahiko desberdinak ditugu. Ikus ditzagun:
Errepidetik fisikoki bereiztu gabeko bideak. Bazterbideetatik doaz, eta hauen barruan hiru mota daude: errei erditik doazenak bi marra zuri paraleloen artean, bazterbide arruntetik doazenak edo bazterbide gorritik doazenak.
Errepidetik edo espaloitik fisikoki bereiztutakoak. Gehienak herrietan kokatzen direnak eta normalean bidegorriak deitzen ditugunak.
Espaloiarekin partekatutako bideak. Guztiz edo batzuetan zati batez.
Errepideetatik aldendutako bideak. Batzuetan bide erabat desberdin batetik doazenak (trenbide zatiak erabili dituzten bidegorriak edo pistak, etab.)
Galtzadatik fisikoki banatuta dauden bidegorri edo bizikleta-bideak. Noski, seguruagoak dira baina adi egon behar dugu edozein unetan moztuta egon daitezkeelako edo amaitu daitezkeelako eta orduan errepidera atera behar gara eta.