Eskumatik. Istripu asko gure eskumatik ibilgailu bat atera eta ikusten ez gaituenean gertatzen dira.
Abiadura moteldu. Beraz, bidegurutze bat ikusten dugunean abiadura motelduko dugu, hala behar izanez gero, gelditzeko aukera izan dezagun.
Ezkerrerantz. Horrez gain, pixka bat ezkerrerantz joatea komeni da (atzetik ibilgailurik ez badugu noski), bidegurutzetik sartzen direnekin dagoen tartea handitzeko.
Garajeak. Gauza bera egingo dugu eskumatara garaje baten irteera baldin badago. Hortik ere bat-batean autoak ateratzeko eta haiek gu ez ikusteko aukera dagoelako.
Gauez. Arrisku handiagoa dagoenez, argiak piztuta eraman behar ditugu, bai ala bai.