Bat-batean zabaldu. Erreiaren eskumatik gabiltzanean aparkatuta dagoen ibilgailu baten atea atzerantz begiratu barik zabaltzen badute, kolpatu ahal gaituzte.
1,50 metrora. Ibilgailuak aparkatuta daudenean, haiekiko tarte bat edukitzea komeni da, metro eta erdikoa, horrelakorik ez gertatzeko.
Abiadura. Ibilgailuak aparkatuta dituen kale edo errepide batetik joaten garenean, ez ibili arinegi, maniobra seinalatu barik edo atzera begiratu barik, ibilgailu baten atea zabaldu edo ibilgailu bat galtzadarantz atera daitekeelako.