Neke edo logurea. Egoera horretan ez dugu bizikletan ibili behar, gure segurtasuna eta besteena jokoan daudelako.
Kontuz botikekin. Ez dugu gidatzeko orduan guregan eragina izan dezakeen sendagairik hartuko.
Drogarik eta alkoholik ez. Ezin da bizikletaz ibili odolean litroko 0,5 gramoko baino alkohol gehiago badaukagu, edo jaurtitako arnasan litroko 0,25 miligramo baino alkohol gehiago. Eta, noski, ezin dugu ibili “sorgorgarri (estupefacientes), psikotropiko, estimulatzaile edo antzeko beste zerbait hartuz gero.
Egoera fisikoa. Talde batekin joateko bagara, haien erritmora ibiltzeko prest egongo garela ziurtatu behar dugu aurretik, gure gaitasun eta mugak errespetatuz.