Seguruena. Ibilbiderik seguruena aukeratuko dugu, hau da, trafiko gutxiko kale eta errepidetatik joango gara nahiz eta bide luzeagoa egin behar.
Bidegorriak. Bidegorriak baldin badaude horietatik joango gara eta ez alboko kaleetatik (gomendagarria da).
Distantziak, desnibelak… Faktore hauek aurreikusi behar ditugu eta nekatzekotan zer egingo dugun pentsatu (bide laburrago edo errazago batetik itzuli, garraio publikoan etorri…)
Bide ezezaguna: Egingo dugun ibilbidea ezagutzen ez badugu, gps, track edo maparen bat eramatea gomendagarria da, baita informazio osagarria ere.
Eguraldia: Zein eguraldi mota izango dugun aurreikusiko dugu, horren arabera egingo dugun bidea aldatu beharrean egon gaitezkeelako.