Azkarrena. Herri barruko 5 km baino gutxiagoko distantzietan garraiobide azkarrena da, abiapuntutik ateratzen garenetik helmugara iritsi arteko ibilbide osoa kontuan hartzen badugu. Gainera, pedelek edo elektrikoak diren bizikletekin 15 km artekoetan ere emaitza onak ditu. Aldagai guztiak kontuan hartuta, txirrindularen abiadura hiri barruan 12-15 km/ordukoa izaten da.
Osasungarria. Bizikleta erabiltzen dugunean ariketa fisikoa egiten dugu.
Autonomia. Bizikletak autonomia handia ematen du, edozein ordutan eta edozein toki hurbilera joateko aukera ematen digulako. Eta modelo asko dagoenez, norberaren ekonomiarako ondoen egokitzen dena aukeratu ahal dugu.
Malgua. Beste garraiobideekin batera erabili daiteke: trena, metro, autobus edo autoarekin batera.
Moldagarria. Arlo askotarako balio du: aisialdirako, lanera joateko, erosketak egiteko, umea paseatzeko, naturaz gozatzeko…
Zehatzena. Bizikletarekin zer ordutan helduko garen badakigu.
Bikaina. Parametro gehienetan ratiorik onena duen garraiobidea da: denbora / kostua / garbitasuna / espazioaren okupazioa.