Garbia. Bizikletak ez du kutsatzen eta ez du zaratarik sortzen. Beraz, oinez ibiltzearekin batera bigarren garbiena da, oinez ibiltzea ekologikoena delako.
Espazio gutxiago. Bizikletak espazio publiko gutxiago okupatzen du, autoek baino 7 aldiz gutxiago, eta erraz aparkatzen da.
Arrisku txikiagoa. Beste garraiobideekin alderatuta gutxiago sortzen du.
Berdintasuna. Herritarren arteko berdintasuna bultzatzen du, denok txirrindula bat izateko aukerak berdintsuak direlako.
Genero-berdintasuna bultzatzen du. Bizikletak autoak baino errazago erosten eta erabiltzen direnez, emakume askori aukera berriak zabaldu dizkie: joan-etorrietarako aukera gehiago, aisialdirako gauza gehiago, arropa erosoagoa eramateko arrazoia, etab.
Integrazioa hirigintzan. Beste garraiobideek baino integrazio hobea du eta paisaian eragin negatibo gutxiago du.
Gizarteratzea. Horretan erelaguntzen du, taldeka joateko aukera eskaintzen duelako eta adin guztietakoek erabili dezaketelako.