Eskumarantz biratzeko. Eskumako besoa luzatuko dugu. Horrez gain, ezkerreko eskua gorantz jarrita ere adierazi dezakegu.
Ezkerrerantz biratzeko. ezkerreko besoa luzatuko dugu. Horrez gain, eskumako eskua gorantz jarrita ere adierazi dezakegu.
Gelditzeko. Geldituko garela edo abiadura motelduko dugula seinalizatzeko eskua beherantz jarriko dugu. Horrez gain, besoa zabalik horizontalean apur bat gorantz eta beherantz mugituta ere adieraz dezakegu.
Oztopoak seinalizatzeko. Beste txirrindulariekin batera joaten garenean, adibidez, errepidean zuloak edo arriskuren bat dagoela esateko, eskua horrantz luzatuko dugu eta biribilak egingo ditugu.