Errepidean. Ezkerralderantz biratzeko, bereziki egokitutako erreirik ez badago, eskumatik egingo dugu eta galtzadatik kanpo ahal bada, eta autorik ez datorrenean gurutzatuko dugu. Arau hori ez betetzea arau-hauste larritzat hartuko da. Errei berezia badago, seinalatu ondoren hor itxarongo dugu, gurutzatzeko aukera eduki arte.
Kaleetatikgabiltzanean. Ezkerraldera jo behar badugu, eta kaleak errei bakarra badauka, erdi-erdian kokatuko gara (itxaroten dugun bitartean aurreratu ez gaitzaten) eta eskuaren bidez ezkerrera biratu nahi dugula seinalizatuko dugu, besoa luzatuta. Aurretik, gidariek ikusi gaituztela eta gure seinalea ikusi dutela egiaztatuko dugu. Trafiko asko badago eta arriskutsua izan badaiteke, espaloian geldirik itxarongo dugu arriskurik ez egon arte.
Kaleak bi errei edo gehiago baditu. Ezkerraldeko erreian kokatuko gara TRAFIKOAK UZTEN BADIGU eta, eskuaren bidez ezkerrerantz biratu nahi dugula seinalizatuko dugu, aurretik gidariek ikusi gaituztela egiaztatu ondoren. TRAFIKO ASKO BADAGO ESPALOIAN itxarongo dugu.