Edozein kaletatik, baina kontuz. Bidegorri edo bizikleta bidea duen kalea bada, hortik joatea gomendatzen da, galtzada gainerako ibilgailuetarako utzita.
Baina bidegorritik joatea derrigorrezkoa da? Arau orokor gisa txirrindulariok ez gaude bidegorrietatik joateko derrigortuta, R-407 seinalea dagoenean izan ezik, baina gomendagarria da segurtasunagatik, besteak beste.
Bizikleta-bidea bi marra zuriz marraztuta. Herri batzuetan kaleen erditik txirrindularientzako erreia bi marra eten zuriekin markatzen dute eta hortik joan behar da bizikletaz.
Autobusa-Taxia eta Tranbia. Autobus-taxietarako erreietatik joateko baimenduta egon behar du. Tranbiaren bideetatik ere ez da joan behar.
Noranzko bakarreko bidegorriak. Mota honetako bidegorriakegon daitezke. Adi egon eta errespetatu araua.
Bidegorritik zelan ibili. Eskumako erreitik ibiliko gara eta aurreratzeko ezkerrekotik egingo dugu.
Partekatutako bideak. Zenbait bide txirrindulari zein oinezkoentzat dira. Horietan komenigarria da oinezkoek ezkerraldetik joatea eta txirrindulariek oinezkoak daudenean abiadura moteltzea eta ondotik ez pasatzea, segurtasun tarte bat utzita. Gure presentziaz ohartarazteko txirrina jo ahal dugu. Horrelako bideetako beheranzko aldapetan ez gara arinegi ibiliko edozein unetan oinezkoak agertu daitezkeelako eta balaztatzeko denborarik agian ez dugulako.