Ahulagoak. Gogoan izan oinezkoak gu baino ahulagoak direnez haiekin errespetuzko jarrera eduki behar dugula: bidegorritik badabiltza jo txirrina modu adeitsuan.... Nahiz eta astiro joan istripu larriak eragin daitezke. Bidegorritik oinezkoak ibiliz gero agian hortik ezin dutela ibili ez dakitelako da. Azaldu ahal diegu, modu egokiaz, bizikletetarako dela.
Espaloietan. Udalerri gehienetan ez dago espaloietatik ibiltzea baimenduta. Salbuespenak:
- 12 edo 14 urte arteko umeek izan ezik (udalaren arabera)
- Adin nagusiko batekin lagunduta egotea
- Oinezkoen lehentasuna errespetatzea
- 10 km/orduko abiadura ez gaindittzea.
Herri gutxi batzuetan espaloiz ibiltzea baimentzen dute baina honako baldintza hauekin:
- Espaloian oinezkorik ez ibiltzea
- Espaloiak 3 metrotik gorako zabalera izatea
- Ondoan bidegorririk ez egotea
- Kale horretan abiadura 30 km/ordura mugatuta ez egotea
- Lehentasuna oinezkoei ematea
- Fatxadetatik 1,50 metrora joatea
- Oinezkoengandik metro 1era gutxienez pasatzea
- Oinezkoen abiaduran joatea
- Oinezkoen segurtasuna kaltetzeko ezer ez egitea
Espaloietatik ibiltzea baimenduta dagoenean beren-beregi seinalizatuta egoten da.
Txirrindulariei buruzko iritzia. Ikerketa baten arabera herritarren %20k txirrindulariak oinezkoak ez dituztela behar bezala errespetatzen uste du, gehienetan espaloietan eta modu desegokiz ibiltzeagatik.
Oinezkoen guneak. Horietan udal askotan ezin da bizikletaz ibili eta oinez joan behar dugu.
Zebrabidea. Galtzada oinezkoen pasabidetik gurutzatzen badugu oinez egin behar da.
Distantzia eta abiadura. Oinezkoak ondoan ditugunean, egoera guztietan abiadura motelduko dugu eta gutxienez 3 metrora pasatuko gara.
Ikastetxeetan eta egoitzetan. Arreta berezia jarriko dugu ikastetxeetan, parkeetan eta umeak zein adinekoak egon ohi diren lekuetan.
Parkeetan eta berdeguneetan. Normalean seinalizatuta ez badago, ez da bizikletaz ibiltzeko baimenduta egoten.