Eskuinaldetik.Galtzadaren zirkulazioaren noranzkoaren eskuinaldetik joan behar da.
Bazterbidetik. Erabiltzeko moduan eta leku nahikoa badago, bazterbidetik joango gara. Bestela, galtzadatik.
Galtzadatik. Bertatik joan behar izatekotan, galtzadaren ahalik eta zatirik txikiena hartuko dugu, baina seguru ibili ahal izateko behar besteko lekua hartuko dugu.
Bihurguneak (kurbak).Bihurgune asko dituzten jaitsiera luzeetan errei osotik joan gaitezke, segurtasun-arrazoiengatik.