Tropelean. lagunekin bagoaz, talde modura joan gaitezke tropela osatuz. Taldean edo tropelean joateak segurtasun-sentsazio handiagoa ematen digu, ibilgailuek errazago ikusten gaituztelako, gehiago errespetatzen gaituztelako, etab.
Biko ilaran. Gogoan izanilara bakoitzean gehienez bi txirrindulari joan gaitezkeela, arauak dioen moduan: “bizikletek parez pare eta taldeka zirkula dezakete errepidean, biko ilaratan, eskuineko bazterretik ahalik eta hurbilen”.
Bateko ilaran. Baina banan-banan ibiliko gara, “ilaran, ondo ikusten ez den bide-zatietan eta trafikoa pilatzen denean”.
Talka. Taldeka ibiltzen garenean, kontu handiz ibili beharko dugu, gure artean talkarik ez egiteko.