Puztea. Abiatu aurretik ondo puztuta egon behar dute, zulaketak ekiditeko.
Egiaztatzeko. Jarri bizikletaren gainean eta haguna lurretik hurbilegi geratzen bada edo atzamar lodiaz estalkia zapaldu ahal badugu edo oso hurbil geratu, gurpila puztu behar dugula esan nahi du.
Balbulak. Bizikletari dagokion puzgailua erabiliko dugu, balbula zabalekoa (Shrader) ala estukoa (Presta edo frantsea). Puzgailu askok bietarako balio dute. Balbula estua badu, puztu aurretik blokeo-azkoina ezkerrerantz mugituko dugu, zabaltzeko, eta amaitzean alderantziz. Horien helburua puzgailua ondo ixtea da.
Estalkia. Marrazkia ondo ikusi behar da ez labaintzeko (sakonera nahiko duela adierazten digu). Marrazkia desagertzen denean edo osorik ikusten ez denean, estalkiak aldatu behar direla esan nahi du.