Ume bat eramateko baldintzak:
- Aurrealdean 15 kiloraino eta atzealdean 22raino.Aurrealdeko jesarlekuan badoa umeak 15 kilo gehienez pisatu behar du eta atzealdekoan, berriz, 22 kilo gehienez. - 9 kilotik gora. Umea ez da txikiegia izan behar eta bere gutxieneko pisua 9 kilokoa izango da. - Kaskoa. Ezinbestean jantzita eraman behar du. - 7 urte artekoak. Umeak zazpi urte izan behar du gehienez. Horrez gain, aulkian artez egoteko gai izan behar da. - Aulki homologatuta. Umea homologatutako aulki batean eraman behar da. - Adinez nagusia. Bizikletan ume bat eramateko adin nagusikoa izan behar gara.
Umeekin goazenean. Taldeka joanez gero eta tartean umeak, horiek hobeto gure albotik joatea (lekurik egonez gero) edo gure aurretik, baina ez atzetik. Horrela hobeto kontrolatu eta arriskuak saihestuko ditugu.