Motxilak. Txirrindulari gehienek gauzak motxilan eramaten dituzte, sorbaldan. Gogoan izan pisua eramanez gero maniobrak egiteko erraztasuna galtzen dugula eta gehiago nekatzen garela.
Parrillak. Gauza arinak eramateko tresna ona da. Zama ez jausteko olagarroa erabili, lotzeaz gain tenkatzen duelako. Lotzeko, beti alde bietatik egin behar dugu, paraleloan, pisuaren eraginez alde batera edo bestera joan ez dadin. Lotu nahi duguna motxila edo poltsa bat baldin bada, haren heldulekua jesarlekutik pasatu, askatuz gero lurreraino ez jausteko.
Zelan eraman.Gauzak sarritan eramaten baditugu bide-zorro ala otartxoarekin errazago garraiatuko ditugu.
Eskulekuan edo kuadroan ez.Leku hauetan ez da ezer eskegitzea gomendatzen, orekari eustea oztopatzen digulako.
Txakurra. Batzuk txakurra eskulekuari lotura eramateagatik istripuak izan dituzte. Badira txakurra bizikletari lotuta eramateko sistema soka bereziak baina ez da animaliak lotuta eramatea gomendatzen.