Errepideak. Ezarritako abiadura-muga errespetatu behar dugu. Hori ez betetzekotan arau-hauste larria da.
Gehieneko abiadura. Gehienez orduko 45 km-ko abiadura dago herritik kanpo, hurrengo salbuespen biekin: bidearen ezaugarriek abiadura handiagoa hartzeko aukera ematen duten zatietan eta jaitsiera luzeetan. Bi kasu hauetan abiadura hori gainditu dezakegu.
Beste ibilgailuak baino motelagoibiltzea. Motordun ibilgailuen abiaduraren azpitik zirkulatzea gomendatzen da; bestela, aurreratu beharko genituzke eta horrek arriskua sortzen du.