Hobeak. Disko-balaztak ohikoak baino hobeak dira. Hala ere, ondo ibil daitezen, mantentze-lana oso garrantzitsua da.
Pastillak. Ez dira gastatuegi egon behar. 0,5 milimetro baino gutxiago badituzte aldatu.
Diskoa. Zuzen egon behar du, inolako tolestura barik eta ez du kolore desegokirik eduki behar.
Olio-ihesak. Ez dagoela egiaztatu behar da (pistoietan eta loturetan) eta urtean behin olioa aldatu behar da. Ala urtean bi aldiz lehiaketetan ibiliz gero.
Kableen zorroak. Okertu edo narriadurak badituzte aldatu, kableak erraz mugitu daitezen.