Bidea itxi. Bizikletan goazela, ibilgailu batek aurreratzen gaitu eta eskumarantz biratzen hasten da gure bidea itxiz, gure abiadura txarto kalkulatu duelako ala gu eskumarantz ere biratuko dugula uste duelako.
Gurutzeak. Bidegurutzeetara heltzen garenean, begiratu atzerantz ea ibilgailurik datorren eta aurrerantz bagoaz ezkerreko besoa luzatuko dugu, hori seinalizatzeko eta gidariek ikusi gaituztela egiaztatuko dugu.