Eskumatik.Gure ezkerrean ibilgailu bat astiro doa eta gu, ia nahi barik, aurreratzen hasi gara bere abiadura gurea baino motelagoa delako baina ibilgailuaren gidariak, bat-batean eta seinalatu barik, eskumara jo du eta gu kolpatzeko moduan egon da, bere angelu hilean egoteagatik.
Ez aurreratu eskumatik. Ibilgailu bat gu baino astiroago badabil, ez aurreratu inoiz eskumatik, arriskutsua delako. Atzerantz begiratuko dugu eta, inor ez badator, ezkerretik aurreratuko dugu, maniobra ondo seinalatu ondoren.