Gela Pedagogikoa. Euskadi Fundazioak bi hamarkadatik gora eskaini dizkio bizikleta erabiltzen irakasteari. Ikastaroen hartzaileak ikastetxeetako, desgaituak babesteko zein hezteko elkarteetako eta txirrindularitza-eskoletako kideak dira eta, oro har, bizikletazale guztiak. Hona hemen bere programazioaren helburuak:
Bide-hezkuntza eta garraioan zein aisialdian bizikletaren erabilera bultzatzea.
Ohitura osasungarriak sustatzea.
Ingurumena zaintzea eta garapen jasangarria bultzatzea.
Txirringa Eskola Programa. Txirrines Kirol Elkartearen eskutik Bizkaiko eta inguruetako 18 udalerritako 30 ikastetxe baino gehiagotan eskaintzen da, gazteenen artean bizikleta erabiltzeko ohitura sustatzeko zein segurtasunari, kirolari eta kulturari dagokienez, garraiobide honen gaineko ezagutza zabaltzeko xedez.
Bizikletaz ibiltzen ikasteko ikastaroa: Astebeteko doako ikastaroak eskaintzen dituzte, Itsas Museoaren arrapaletan, maiatzean eta irailean, eguneko ordubetez, arratsaldez.
Hirigunean bizikletaz ibiltzen trebatzeko: doakoa eta dagoeneko ibiltzen dakitenei hainbat teknika eta trikimailu irakasteko asmoz antolatua.
Mekanika-tailerrak: hiru asteko ikastaroak (astean bi orduz), trebakuntzako hiru mailarekin, doan bazkideentzat.