Mailegu-zerbitzuak. Bizkaiak bizikleta mailegatzeko hainbat zerbitzu ditu, erakunde publikoek sustatuta. Bilboko urian Bilbao Bizi izeneko eguneko 24 orduko eta urte osoko zerbitzua 600 bizikleta elektrikorekin eta ainguratzeko Bilbon zeharreko 46 aparkalekurekin) nahiz Getxon (Getxobizi izeneko eguneroko zerbitzua goizeko 7etatik gaueko 22ak arte 150 bizikleta elektriko zein arruntekin eta udalerrian ainguratzeko 13 lekurekin). Eta beste eredu bat, askoz mugatuagoa, eskuzko maileguarekin 6 udalerritan: Barakaldo, Erandio, Mundaka Orozko eta Otxandio. Mailegu-zerbitzua kendu dute Leioan eta Amorebietan hainbat urtez indarrean egon eta gero. Aipatutakoez gain, Urban Bike eta Basati Bike izeneko mailegu pribatuko zerbitzuak daude Bilbon eta Gernikan.
Aparkatzeko zerbitzuak. Getxon, bizikleta-zerbitzu publikoaren “Aparka” izeneko ainguratzeko lekuetan, 10 orduz gehienez, partikularren bizikletak ere babespean utzi daitezke.
Bizikleta garbitzeko eremuak. Zerbitzu publikoa (Amorebieta-Etxano, Elorrio, Ermua, Galdakao, Ortuella, Portugalete, Zalla, Zamudio). Gasolindegietako zerbitzu osagarriak (Getxo Gaso Getxo eta Berango artean edo Loiutik Unberako errepidean Asuatik gertu).
Bizikletak erregistratzeko zerbitzua. Barakaldo eta Bilbo Bizikletaren Aldeko Hirien Sareak sustatutako BiciRegistro izeneko sisteman sartu dira. Lapurretak zaildu eta lapurtutakoen berreskuratzeko nahiz benetako jabea identifikatzeko aukera eskaintzen du. Bastidorean zenbakia jarri eta jabeari txartela ematen zaio. Erregistratzeko honako webgunean izena eman eta 7 euro ordaindu behar dira. Informazioa: Bizikletak erregistratzeko zerbitzua