Herri barruko autobusetan. Udalerri gutxitan baimenduta dago (Etxebarri…).
Bizkaibusen autobus artikulatuak. Erdiko plataforman soilik eraman daiteke, bertan beste inor ez badago eta ordu goriak ez badira, hau da, 9:30etik 13:30era eta 14:30etik 18:30era. Herri arteko autobusetan zorro baten barruan maletategian sartuta eta aireporturako lineakoetan ere garraiatu daitezke.
Gainerako lineetan. (Donostia, Gasteiz, Iruña, Castro…) maletategian zorro baten barruan eta lekurik badago, gehienetan bidaiariak ordaintzen duen prezioaren antzekoa ordainduta.
Trenetan eta metroan. Doan eraman daiteke. Unitate motaren arabera, trenaren aurrealdean, atzealdean edo erdialdean garraiatu behar da.
(Informazio gehiago 5-Informazio osagarria / 1-Bizkaiko bizikleta-bideak eta Foru Aldundiaren ekimenak / c) Intermodalitatea)