Oztoporik ez. Txirrindulak ez du autoan gidatzeko oztopo izan behar eta ez du ikusteko eremua gutxituko edota segurtasuna kaltetuko.
Autoaren gainaldeko euskarria. Bertan bizikletak eramanez gero, instalazioa segurua dela eta lokailuak ondo jarri ditugula egiaztatuko dugu.
Autoaren argiak. Bizikletak ez ditu argiak edo antzeko gailuak estali behar. Hala egin behar izatekotan, ordezko argiak kokatu beharko lirateke.
Luzetara ateratzea. Bizikletak luzetara ibilgailuaren %15 atera daitezke, aurretik ala atzetik, adibidez 4 metroko auto batean 60 zentimetro atera liteke. Baina alboetara zentimetro bat ere ez.
Atzealdean. Bertan eramanez gero, V-20 seinale batekin seinalatuko dugu eta zabalera osoa okupatuz gero bi seinale jarriko ditugu, bakoitza albo batean.