Gauez argiak derrigorrezkoak. Piztuta eraman behar dira biak: aurretik zuria eta atzetik gorria.
Islatzaileak. Atzeko aldean islatzaile (katadioptriko) gorri bat derrigorrean eraman beharra dago. Horrez gain gurpil eta pedaletan islatzaile horiak gomendagarriak dira, gabiltzanean eta alboz gurutzeratzekoan, askoz hobeto ikusten gaituztelako.
150 metrotara. Gauez edo tunel batetik igarotzean 150 metrotara ikusi behar gaituztenez, jantzi islatzaile bat eramatea derrigorrezkoa da (txalekoa…).
Bestelako islatzaileak. Gomendagarriak dira: orkatiletan ala kaskoan, adibidez.
Txirrina. Derrigorrezkoa. Ezin da erabili hori ez den beste edozein gailu akustiko.