Errepidean eta mendian. Kaskoa derrigorrezkoa da baina badasalbuespen berezi bat: aldapa luzeetan bero handia badago edo ziurtagiri medikoa edukiz gero kaskoa ez da derrigorrezkoa.
Herri barruan.16 urtetik beherakoek eraman behar dute, nagusiek ez. Hala ere, kaskoek babes handia ematen dutenez, herrietan nagusiek ere eramatea gomendagarria da. Jolasteko diren bizikletetan (lurretik 43 zentimetro arteko altuera edo gutxiago dutenak) umeak ez daude erabiltzera behartuta.
Kasko egokia. Buruaren tamainara ondo egokitzen dena aukeratuko dugu, eta uhalekin beti lotuta eramango dugu, eroso eta tinko, mugitzen egon barik.
Kokapen egokia. Bekokia estalita (bekainetatik atzamar batera edo bira) eta belarriak eroso. Ondo doitzeko erreferentzia hauek erabili ditzakegu: bi atzamar begien eta kaskoaren hasieraren artean eta atzamar bat kaskoaren eta xingolaren artean.
Kolpeak. Kolpe bat jasoz gero aldatu behar da, kolpe bat soilik jasotzeko prestatuta daudelako.
Mendiko txirrindulariak. Kasko integralak erabiltzea ezinbestekoa da, segurtasun maila handiagoa dutelako.