Auto-pilaketak. Sortzen badira lasai egongo gara, ez arduratu baina lagundu egingo dugu; adibidez, binaka bagoaz banaka jarriko gara, autoek aurreratzeko aukera izan dezaten.
Autoek gu ezin aurreratu. Bide zati luze batean autoak gu aurreratzerik ez dutela izango ikusten badugu, autoei aurrera egiten lagunduko diegu: gelditu une batez autobus geraleku batean edo leku egoki batean…
Gure artean.Txirrindularion artean aurreratu ahal dugu baina beti biko ilara gainditu barik.
Beste noranzkoa kontrolatu. Adi egon, auto bat beste auto bat edo txirrindulari bat aurreratzen egon daitekeelako eta gure galtzadaren zati bat okupatu dezakeelako.
Segurtasun-distantzia. Motordun ibiligailuek gu aurreratzeko 1,50 metroko tartea utzi behar dute eta abiadura moteldu, orduko 30 km da gomendagarria. Askok ez dute errespetatzen hori eta txirrindulariak arriskutan jartzen gaituzte. Kontuz!