Seinalatu. Gurutzatzea izeneko gaian seinale guztiak ditugu. Ezagutu eta kontuan hartu behar ditugu, segurtasunez ibiltzeko.
Arreta errepidean. Egon erne errepidean, arreta galdu barik. Ez dezagun musika-kaskorik bizikletan erabili, eta telefono mugikorra erabili behar badugu, leku seguru batean geldituko gara.
Esku biak. Ibiltzeko eskulekuan beti bi eskuak jarrita joango gara eta ez dugu arreta galdu behar.
Jakinarazi. Dagokien agintariei bizikletaz ibiltzean ikusten dugun edozein arriskuez abisatu: gaizki jarritako estoldak, zuloak edo oztopoak bazterbideetan edo bizikleta-erreietan, etab.
Taldean. Elkarrekin goazeneanlehenengo doana arriskuak edo antzeko beste kontu batzuk seinalatu behar ditu: zuloak, objekturen bat bazterbidean... (eskua horrantz luzatuta eta atzamarrarekin birak eginez), etab.
Taldeetan ez galdu arreta. Batzuetan taldean gabiltzanean seguruago sentitzen garenez eta berbetan hasten garenez baliteke arreta maila jaistea. Kontuz ibili eta beti adi ibili!