Aparkatutatako autoak. Auto horietatik 1,50 metrora ibiliko gara, inork bat batean atea zabalduz gero kolperik hartu ez dezagun.
Semaforoetan geldirik. Autoak geldirik daudenean ez ditugu eskumatik aurreratuko, gu ez ikusteko aukera handiak daudelako. Aukeran, haien aurrean jarriko gara, gidariek ikusten gaituztela egiaztatuta.
Autoren bat astiro badabil. Ez dugu eskumatik aurreratuko, edozein unetan berak ere albo horretara jo dezakeelako (aparkatzeko…). Beti ezkerretik: begiratuko dugu atzerantz eta, inor ez badator, seinalatuko dugu ezkerreko eskuaz, hasi autoa aurreratzen, begiratu ea autoko gidariak ikusi gaituen eta horretaz seguru gaudenean, segi aurrera, seinalatuko dugu eskumako eskuaz eta, azkenik, aurreratzen amaitu eskumarantza berriro eginez. Abiadurak kontrolatuko ditugu eta segurtasun-tarteak zainduko ditugu.