Argiak, arropa.Errepideko txirrindulariek kaleetatik ibiltzen direnek baino hobeto zaintzen dute gai hau. Horregatik, honako hauek garrantzitsuak direla gogora dezagun: arropa argia jantzi, islatzaileak jarri, argiak ondo eraman, etab.
Gidariek gu ikustea. Gidariek ikusten gaituztela ziurtatuko dugu eta ez gara haiengandik oso hurbil ibiliko.
Ibilgailu astunak. Ibilgailu astunen maniobretan (autobusenak, kamioienak…) arreta berezia jarriko dugu distantzia handiagoak utzita.
Seinalizazioa.Maniobra guztiak seinalatuko ditugu,gidariek gu kontuan hartzeko lagungarria delako.
Angelu hilak. Beti kontu handiz ibiliko gara ibilgailu motordunenatzerakoispiluek duten angelu hilekin.