MujeresBiciblesek (emakumeak bizikletaren bidez ahalduntzearen alde) gai hau genero-ikuspegiarekin jorratzeko beharra jarri du mahai gainean, herri barruko txirrindularitzan emakumeen presentzia areagotzeko.
Munduko edozein herri edo hiritara estrapolatu daiteke. Izan ere, kontuan hartzen badugu hiriguneak emakumeentzat oso erasokorrak izan daitezkeela, ondorioztatu behar dugu alde handia dagoela bizikletaren erabileran, generoari dagokionez.