Oinezko gisa. Oinezkoen pasabide bat bizikletarekin zeharkatzen badugu ez gaituzte oinezkotzat hartuko. Izan ere, gu oinezkotzat hartzeko bizikletatik jaitsi eta oinez ibilita eraman behar dugu. Bizikleta gainean oinezkoen pasabidea gurutzatzea falta arina da.
Lehentasuna: Eremu horietan guk ez dugu lehentasunik eta oinezkoak errespetatu behar ditugu.
Harrapaketak: Bizikleta gainean gaudela norbait harrapatuz gero arau-hauste larria da.