Bide motak. Txirrindulariok lehentasuna daukagu bidegorrietan, beste bizikleta-bideetan, txirrindulaz ibiltzeko pasabideetan eta behar bezala seinalatutako bazterbideetan.
Gurutzeetan. Ibilgailu batek eskumarantz edo ezkerrerantz biratu behar duenean, inguruetan txirrindulariak badaude, azken hauek lehentasuna dute. Baina arau hau ez denez errespetatzen , kontuz ibili gero!
Taldeak. Txirrindulari-talde batean haietako lehenengoa dagoeneko gurutzatzen hasi bada edo biribilgune batean sartu bada, ibilgailuek denek maniobra egin arte itxarongo dute.