Galtzada.Ibilgailuek zein txirrindulariek ibiltzeko okupatzen duten espazioa. Galtzadetan noranzkobi egoten dira eta bakoitzean errei bat ala bi normalean.
Bazterbidea eta areka. Galtzadaren “hegala” bazterbidea da. Batzuetan txikiegia da eta hortik ezin dugu txirrindulariok ibili baina beste batzuetan metro bat luze badu eta ibiltzeko moduan badago, hortik joan behar dugu. Areka (cuneta) bazterbidearen ondoan egoten da eta urak biltzeko ubidea da.
Espaloia, zintarria eta estolda-zuloa. Espaloiaren bazterrak “zintarria” du izena (bordillo). Espaloien ondoan estolda-zuloak egoten dira eta hauek leku arriskutsuak izan daitezke estalkiaren burdina falta bada edo altxatuta badago.
Gurutzeak eta biribilguneak (rotonda). Kale edo errepide desberdinen elkarguneak dira.
Zelan joaten garen txirrindulariokerreitik. Erreiaren erditik bagoaz "jarrera nagusia" edo "erdibidetik"goazela esango dugu eta eskumako herena okupatzen badugu "bigarren jarreran" edo "herenbidetik".
Marra etenak eta etengabeak. Etenetan aurrera dezakegu eta etengabeetan ez.