Euria.Aukera txikiena badago arropa edo osagarri egokiak eramango ditugu. Bustita bagoaz txarrago gidatuko dugu eta osasunerako kaltegarria da.
Lohi-babesak.Jarrita eduki behar ditugu, noski.
Arropa iragazgaitza. Baina transpiragarria, kanpo euriagatik eta barruko izerdiagatik ez bustitzeko. Txirrindularientzako egokitutako zira bada hobeto.
Burua babesteko. Kaskoaren gaineko estalkia (prestatuta datozenak) edo txano ala txubaskeroa jarri baina txoto gardena, ondo ikusteko.
Eskularruak. Iragazgaitzak eta oinetakoak euritatik babesten duten babesak badaude (neoprenozkoak…)
Babes bereziak. Besteak beste, hauek saltzen dituzte: praka bereziak, mangitoak…